Eduki publikatzailea

null 21_0663 Bi auto-gidari atxilotu dituzte eta beste hamaika ikerketapean geratu dira alkoholemiagatik

Bi auto-gidari atxilotu dituzte eta beste hamaika ikerketapean geratu dira alkoholemiagatik

Servicio de prensa

2021-09-12

Asteburu honetan Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu eta beste 11 pertsonari eginbideak ireki dizkie, ikertu gisa, bide-segurtasunaren aurkako delituengatik, Euskadiko errepideetan ustez alkoholdun edarien eraginpean gidatzen harrapatu ondoren.

Atzo, larunbata, sei kasu izan ziren Bilbon, Erandion, Mungian, Ugao-Miraballesen, Zumarragan eta Hondarribian. Eta, gaur, igandea, beste zazpi Barakaldon, Berrizen, Zierbenan, Hondarribian (2) eta Lezon (2).

Ikertutako bi pertsonak ez dituzte egin nahi izan alkohola hautemateko probak.