Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila
2018/01/04
Bi pertsona hil dira Aretxabaletan trafiko-istripu batean
Motor baten eta autobus baten gidariak hil dira bart bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin ondoren GI-627 errepidean, Aretxabaleta parean, izandako trafiko-istripu batean. Istripuaren ondorioz bidea moztuta geratu da bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira.
Prentsa bulegoa

Zoritxarreko ezbeharra gaueko bederatziak eta hogeian gertatu da, motor batek eta autobus batek aurrez aurre elkar jo dutenean GI-627 errepidean, Gipuzkoako Aretxabaleta herrian. Istripua saihesbidearen sarbidean gertatu da, Arrasaterako noranzkoan. Talkaren ondorioz motorreko gidaria autobus azpian harrapatuta geratu da, eta autobus gidaria, berriz, kabinan.

Istripuaren berri izan bezain laster bertaratu dira Larrialdietako Zerbitzuko hainbat baliabide, horien artean suhiltzaileen dotazio bat. Osasun-baliabideak iristean, motorzalearen eta autobus gidariaren heriotza egiaztatu baino ez dute egin behar izan.

Biktimak erreskatatzen eta bidetik bi ibilgailuak erretiratzen zituzten bitartean, errepidea bi noranzkoetan egon da itxita, eta auto-ilarak sortu dira. Bi biktimen gorpuak Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dituzte epailearen aginduz.

Ertzaintzak, bestalde, ikerketa jarri du abian ezbehar larria zergatik eta zein egoeratan gertatu den argitzeko.

 

Jarrai gaitzazu Twitterren

@ertzaintzaEJGV


Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ¬∑ Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco