Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila
2018/01/05
Ertzaintzak bi hildako eragin zituen Aretxabaletako istripuaren lekukoak eskatzen ditu
Ertzaintzak atzo arratsaldean GI-627 errepidean, Aretxabaletan, bi hildako eragin zituen istripuaren lekukoak eskatzen ditu.
Prentsa bulegoa

Ezbeharra atzo, osteguna, iluntzeko bederatziak eta hogeian gertatu zen GI-627 errepidean, Gipuzkoan, Aretxabaletako udal-barrutian. Bertan aurrez aurre jo zuten elkar autobus batek eta motor batek, eta hil egin ziren bi ibilgailuetako gidariak, 36 eta 44 urteko bi gizonezko.

Ertzaintzak istripuaren lekuko izan ziren edo istripuari buruzko xehetasunen bat eman dezaketen herritarrei eskatzen die Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko Atestatuen Atalarekin harremanetan jartzeko 943 53 91 25 telefono-zenbakiaren bidez.


Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ¬∑ Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco