Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila
2018/01/05
Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentziak alerta laranja aktibatu du elurragatik 700 metrotik gora bihar larunbaterako, igandeko lehenengo orduetara arte
Trafiko Zuzendaritzak eskatu du Ertzaintzaren aginduak jarraitzea eta ezkerreko erreia libre uztea elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek errepide-sareko gorabeherei erantzun diezaieten
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilak 05 Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak neguko bideragarritasun-planaren fase operatiboa aktibatuko du, 700 metrotik gora elurra egingo duela aurreikusten denez, larunbateko 00:00etatik 24:00etara, Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentziak ordu horietarako aktibatutako alerta laranja kontuan hartuta. Aurreikuspen horien aurrean, Trafiko Zuzendaritzak eskatu du kontu handiz gidatzea, Ertzaintzaren aginduak jarraitzea eta ezkerreko erreia libre uztea elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek Euskadiko errepide-sarean izaten diren gorabeherei erantzun ahal izateko eta errepideak garbi mantentzeko.
Prentsa bulegoa

Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzatik gomendio batzuk eman dituzte elur-prezipitazioek eragin ditzaketen ondorioak saihestu eta arintzeko. Elurrez estalita dauden errepideak erabili behar dituzten pertsonei gomendatzen die kontu handiz ibiltzeko, Ertzaintzaren patruilen aginduei arreta berezia eskaintzeko eta ezkerreko erreia libre uzteko elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek bideak garbi mantendu ahal izan ditzaten eta Euskadiko errepide-sarean izaten diren gorabeherei erantzun ahal diezaieten.

Bestalde, Trafiko Zuzendaritzaren gomendioa da beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea elur-prezipitazioak izaten diren lekuetan, eta arreta handiz gidatzea, abiadura moteltzea, aurretik doazen ibilgailuekiko segurtasun-distantziak handitzea eta kasu guztietan errepidearen egoeraren arabera gidatzea, bereziki abiadura moteltzea eta arreta areagotzea.

Gogoratzen du, gainera, errepidean elurra dagoen kasuetan neguko pneumatikoek segurtasuna eta mugikortasuna hobetzen dutela. Trakzio, frenatze-ahalmen eta kontrol hobea eskaintzen dute zoruan ura, izotz zuria, izotza eta elurra dagoenean. Neguko pneumatikoak muntatu ez badira, elurte-garaietan behar-beharrezkoa da ibilgailuetan kateak eramatea eta jartzen jakitea.

Bideari ekin aurretik, eskatu errepideei eta egoera meteorologikoari buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren 001 telefono-zenbakiaren bidez eta Euskalmeten web-orriaren (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez.


Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ¬∑ Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco