Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila
2018/02/09
Ugao-Miraballesen pertsona bat hil da zirkulazio-istripu batean
Gaur, ostirala, arratsaldeko zortziak laurden gutxian AP-68 autobidean, Ugao-Miraballesen, izan zen zirkulazio-istripu batean 31 urteko gizonezko bat hil da.
Prentsa bulegoa

Biktima aurretik AP-68 autobidean, Ugao-Miraballes parean eta Bilborako noranzkoan, gertatu den istripu bat seinaleztatzen ari zen eta noranzko berean zihoan auto batek harrapatu du. Gizonezkoa ia berehala hil da jasandako lesioen ondorioz, eta bertaratu den medikuak heriotza ziurtatu besterik ezin izan du egin. Biktima harrapatu duen autoaren gidaria ere zauritu egin da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.

 

 


Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ¬∑ Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco