Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila

Trafiko arautzen duten neurri bereziak

KENDU EGITEN DA MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOARENTZAT AURREIKUSITA DAGOEN ZIRKULAZIO DEBEKUA , MAIATZAREN 7KO 22:00ETATIK MAIATZAREN 8KO 22:00AK ARTE

 

 

URTEKO MURRIZTAPENA

Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera hartu izan dira trafikoko neurri berezien Ebazpena. Izan ere, bide segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko helburua du trafikoa areagotzen denean jaiegun edo oporraldiak direlako edo ibilgailuen joan-etorri handiak daudelako, edota trafikoa arrunta bada ere beharrezkotzat jotzen bada.

Neurrien artean, azpimarratu behar ditugu ibiltzeko bi debeku, batetik, edozein salgai garraiatzen duen 7.500 Kg.tik gorako masa baimendua duen ibilgailuari; edo, bestetik, ADR-ren (Salgai Arriskutsuen Errepidezko Garraioari buruzko Europako akordioa) arabera ohartarazteko arauzko panelak eraman behar dituen salgai arriskutsuen garraioari.

Halaber, hiriarteko bideetatik doazen kirol-probak ere galarazita daude.

  

 

 

Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco