Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila

Zehapena

Trafikoko arautegia hausteak diru-isuna dakar eta horren zenbatekoa arau-haustearen kalifikazioaren menpe egongo da. Isunen zenbatekoa 80. artikuluaren 1. eta 2. atalek zehazten dute. 

Arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak zehazten ditu 80.1 artikuluak, baita zenbateko hauek ere:

 

  • Arau-hauste arinengatik 100 euro arteko isunekin zehatuko dira.
  • Arau-hauste larriengatik 200 euroko isuna.
  • Arau-hauste oso larriengatik 500 euroko isuna.

Era berean, abiadura mugak ez errespetatzea Legearen IV. eranskinean aurreikusitako zenbatekoekin zehatuko da. 

 

MUGA

30

40

50

60

70

80

90

100

110

120

ISUNA

GEHIEGIZKO ABIADURA

LARRIA

31

50

41

60

51

70

61

90

71

100

81

110

91

120

101

130

111

140

121

150

100

51

60

61

70

71

80

91

110

101

120

111

130

121

140

131

150

141

160

151

170

300

61

70

71

80

81

90

111

120

121

130

131

140

141

150

151

160

161

170

171

180

400

71

80

81

90

91

100

121

130

131

140

141

150

151

160

161

170

171

180

181

190

500

OSO LARRIA

81

91

101

131

141

151

161

171

181

191

600

 

80.2 artikuluak diru-zehapen hauek ezartzen ditu:

 

  • Baimendutako alkohol-tasaren bikoitza gainditzen duen alkohol-tasarekin edo aurreko urtean baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik gidaria zehatuta egonda gidatzea (77. c) art.) eta bestetik, alkohola edo organismoan drogak antzemateko probak egin nahi ez izatea (77. d) art.) 1.000 euroko isunaz zehatuko da.
  •  Ibilgailuaren titularrak edo maizterrak gidaria benetan identifikatzen ez badu jatorrizko arau-hausterako aurreikusitako isunaren zenbatekoaren bikoitza edo hirukoitzarekin zehatuko da: Arau-haustea arina bazen bikoitza eta hirukoitza larria edo oso larria bazen (77.j art.).
  • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu bat gidatzea,  (77. h) art.), 6.000 euroko isunaz zehatuko da. 
  • 77. artikuluaren n, ñ, o, p, q eta r idatz-zatietan jasotako arau-hauste guztiak (esaterako, radar-inhibiltzaileak instalatzea) 3.000 eta 20.000 euro bitarteko isunarekin zehatuko dira.

Aurreko zehapenaz gain, erantzun zibileko nahitaezko asegurua hitzarturik edo sinaturik ez izatea 601 eta 3.005 eurora arteko isunarekin zehatuko da, Erantzukizun zibila eta ibilgailuaren aseguruari buruzko araudiaren arabera.
 

Puntuak galtzea

Hainbat arau-hauste egiteak, larriak edo oso larriak, gidatzeko baimen edo lizentziaren puntuak galtzea dakar, zehapena administrazio-bidean irmoa izan eta gero. Arau-hausteak eta galduko diren puntuen kopurua Trafikoko Legearen II. eta IV. eranskinetan daude jasota.

II. ERANSKINA 

 

ARAU-HAUSTEA

PUNTUAK

1. Gidatzerakoan, arauz ezarritako alkohol tasa baino gehiago izatea:

* Botatako aireko mg/l-ko balioak, 0,50 baino gehiago (bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duen gidabaimenen profesionalek eta titularrek mg/l-ko 0,30 baino gehiago).

* Botatako aireko mg/l-ko balioak, 0,25 eta 0,50 arte (bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duen gidabaimenen profesionalek eta titularrek mg/l-ko 0,15 eta 0,30 arte)

 

6

4

2. Organismoan drogak dituela gidatzea.

6

3. Organismoan drogak eta alkohola antzemateko probak egiteko betebeharra ez betetzea.

6

4. Ausarkeriaz gidatzea, ezarritako noranzkoaren kontra zirkulatzea edo legez baimendurik ez dauden lasterketa edo lehiaketetan parte hartzea.

6

5. Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu bat gidatzea.

6

6. Lurreko garraioei buruzko legedian ezarritako gidatze-aldiak %50tik gora gainditzea edo atsedenaldien ehuneko 50 baino gutxiago egitea.

6

7. Takografoa edo abiadura mugatzailea ohi bezala funtzionatzea eragozten duten elementuak jartzen edota pizten gidariek parte hartzea edota laguntzea.

6

8. Ibilgailua gidatzea horretarako gaitzen ez duen baimena edo lizentzia izanda.

4

9. Bideetara edo bide-inguruetara botatzea suteak edo zirkulazio-istripuak eragin ditzaketen edota zirkulazioa oztopa dezaketen objektuak.

4

10. Pasatzeko lehentasunari buruzko lege-xedapenak ez betetzea eta stop seinalearen eta gorri dauden semaforoen aurrean ez gelditzea.

4

11. Aurreratzeari buruzko lege-xedapenak ez betetzea, kontrako noranzkoan doazen txirrindulariak arriskuan jarriz edo traba eginez eta ikusgarritasun gutxiko toki edo gorabeheretan ere ez aurreratzea.

4

12. Aurreratzea txirrindulariak arriskuan jarriz edo traba eginez.

4

13. Noranzkoa aldatzea Lege honek jasotako xedapenak bete gabe eta araudiak ezarritako terminoetan.

3

14. Autobide eta autobietan atzeraka ibiltzea.

4

15. Zirkulazioa arautzen duten agenteen seinaleak ez errespetatzea.

4

16. Aurretik duen ibilgailuarekin segurtasun-tartea ez gorde.

4

17. Arretaz gidatzea eragozten duten kasko, aurikular edo antzekorik erabiltzea gidatu bitartean edo telefonia mugikorreko gailurik, nabegatzaileak edo komunikatzeko beste edozein sistema eskuz erabiltzea. Teknologia aurrera egin ahala, atal honetako gailuak arauz zehaz daitezke.

3

18. Segurtasun uhala, haurra eusteko sistemak, kaskoa eta gainontzeko babesgailuak ez erabiltzea.

3

19. Gidatzeko administrazio-baimena indargabe izanik edo gidatzen duen ibilgailua erabiltzeko debekua izanik gidatzea.

4

20. Radar- edo zinemometro-detektagailu bat erabiliz ibilgailu bat gidatzea.      3

IV. ERANSKINA

 

MUGA

30

40

50

60

70

80

90

100

110

120

PUNTUAK

GEHIEGIZKO ABIADURA

LARRIA

31

50

41

60

51

70

61

90

71

100

81

110

91

120

101

130

111

140

121

150

--

51

60

61

70

71

80

91

110

101

120

111

130

121

140

131

150

141

160

151

170

2

61

70

71

80

81

90

111

120

121

130

131

140

141

150

151

160

161

170

171

180

4

71

80

81

90

91

100

121

130

131

140

141

150

151

160

161

170

171

180

181

190

6

OSO LARRIA

81

91

101

131

141

151

161

171

181

191

6

Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco