Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila

Nire isunak kontsultatu

Kontsulta informazioa lortzeko izango da soilik, eta inolaz ere ezingo da ondore juridikodun izapiderik egin prozeduran zehar.
1. Nork kontsulta dezakeen:
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde-bulegoek izapidetutako trafiko-arloko zehapen-espediente batean interesa duen pertsonak.
2. Nola egin daitekeen kontsulta:
Eskatzailearen identifikazioa eskatzen duen zerbitzu batera sartuko zara. Identifikazio hori egiteko, honako ziurtagiriren bat eduki behar duzu: NAN elektronikoa, ONA txartela, FNMT-ek emandao Pertsona Fisiko Ziurtagiria, FNMT-ek emandako Pertsona Juridiko Ziurtagiria edo Izenpek emandako ziurtagiria. Ez baduzu, eska dezakezu www.izenpe.eus/hitzordua web orriaren bidez edo honako telefono honetan: 902 542 542 (astelehenetik ostiralera, 8etatik 21etara). Bertan hitzordua emateaz gain, erregistrogune eta ziurtagiria eskatzeko prozeduraren berri emango dizute.
NAN elektronikoarekin sartuko bada, ziurta beza sinadura-ziurtagiria aukeratzea, aukera hau halakoa eskatzen duenean bezala hurrengo irudiko erakusgarria. Lehenetsi, autentifikaziokoa aukeratuta irteten da.


Ekipoa konfiguratuta eta ziurtagiria behar bezala instalatuta duzula egiaztatzeko, egin klik Izenperen sinadura-proban.
Sinadura digitaldun software osagairik instalatu behar baduzu, egin klik Ziurtagiria abian jartzea.
3. Zer kontsulta daitekeen:
3.1.- Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde-bulegoek azken hiru urteetan izapidetu dituzten zehapen-espedienteak kontsultatu ahal izango dira.
Salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen egoera administratiboari zein espedientearen bizi ekonomikoari buruzko datuak kontsultatu ahalko dira. Hots, izapidetzen ari diren espedienteak zein amaitutako espedienteak kontsultatu ahalko dira.
3.2.- Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan kontsultatu ahal izango da; horrek trafiko arloan eskuduna den edozein administraziok izapidetu dituen eta irmo bihurtu (hots, amaitu) ondoren aipatutako Erregistrora bidali diren zehapen-espediente larriak eta oso larriak jasotzen ditu.


Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ยท Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco