Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco logotipoa Segurtasun Saila

Zaintza eta kontrol kanpainak

Trafiko Zuzendaritzak urtean zehar Ertzaintzak eta Udaltzaingoek egiten dituzten zaintza- eta kontrol-kanpainak planifikatu eta koordinatzen ditu. Kanpaina horien helburua da errepideetako segurtasuna hobetzea eta trafiko istripuen ondorioz egon daitezkeen biktimen kopurua gutxitzea. Hori  lortzeko, kanpainak arrisku-faktoreak kontrolatzera zuzentzen dira.

Ikerketek baieztatzen dutenez, istripuak arrazoi bat baino gehiago izaten ditu gehienetan; alegia, batzuk izan ohi dira ezbeharrean elkartzen diren elementuak. Abiadura desegokia, arreta galtzea, ibilgailua egoera txarrean egotea, nekea edo alkohola edota drogak hartu ondoren axolagabe gidatzea dira denok geroago sentituko ditugun zorigaiztoko ondorioak ekartzen dituzten faktoreak. Gidatzean ager daitezkeen arrisku-arrazoi horiek eta beste batzuk era berezian kontrolatuko dira 2018ko kanpainen egutegiak finkatutako egunetan. Bidezaintzako eta Kontroleko egutegian ikus daitezke.

Lege-informazioa

Mapa Web

  • © 2012 ยท Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco