Mugikortasun segururako hezkuntza

 

 

Pertsona ardatz gisa duen prebentzio tresna bat da, prebentziozko mugikortasun autonomoa eta arduratsuaren emaitza gisa istripu eta biktimen kopurua zero izango duen egoera lortzen lagundu nahi duena.

Mugikortasun segururako hezkuntzan jasotako ekintzak eta baliabideak berariaz diseinatuta daude; hala, espazio publikoan mugitzeko eskubidea baliatzerakoan, pertsona orok bere segurtasuna zein gainerako pertsonena errespetatu ahal izateko beharrezko gaitasunak garatzeko diseinatu dira.

Trafiko Zuzendaritzak mugikortasun segururako hezkuntza indartu nahi du; horrela, hezkuntza eragileek proposamen erabilgarriak lortu eta eskaini ahal izango dituzte, besteak beste, familiek, ikastetxeek, edota gidarien eta aisialdiko eskolek.

 Mugikortasun segururako hezkuntzari dagokionez edozein kontsulta egin nahi baduzu, gurekin harremanetan  jar zaitezke: 

 

 

Gaitasunen gidak mugikortasun segururako hezkuntzaren funtsa azaltzen du, eta bide hezkuntza eta prestakuntzarekin lotutako profesional eta pertsonek egin dute.

Gida honek mugikortasun segururako balioak, programazio didaktikorako orientazioak, gaitasunak, eta edukiak eskaintzen ditu.

 Mugikortasun segururako hezkuntza - Gaitasunen gida

                     

 

 

Lehen eta bigarren hezkuntzako curriculum dekretuak oso zabalak dira, etengabe aldatzen ari den gizarte konplexuaren isla. Datozen belaunaldiei gizabidezko kontzientzia garatzen lagunduko dieten ohiturak eta balioak transmititzeko premiari erantzuten diote dekretuek. Bidean izan beharreko jokabideak oinarrizko edukietan jaso behar dira, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, errespetua eta erantzukizuna bultzatuko dituen herritartasun hezkuntza integratzailea lortzeko.

 Curriculumeko arloak eta lotutako esparruak

 Mugikortasun segururako hezkuntzaren edukiak, ahal dela, arlo eta esparru hauetan aplikatu behar dira:

  • Lehen Hezkuntza:
    • Zeharkako eduki gisa, curriculumeko arlo hauetan:
      • Ingurune natural, sozial eta kulturalaren ezagutza.
      • Arte hezkuntza
      • Hezkuntza fisikoa
      • Hizkuntzak
      • Matematika
    • Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza arloko eduki zehatz gisa
    • Tutoretza ekintza gisa.
  • Bigarren Hezkuntza:
    • Zeharkako eduki gisa, curriculumeko arlo hauetan:
      • Hezkuntza fisikoa
      • Hizkuntzak
      • Natura zientziak (Biologia eta Geologia; Fisika eta Kimika)
    • Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza arloko eduki zehatz gisa
    • Hezkuntza etiko-zibikoa arloko eduki zehatz gisa
    • Tutoretza ekintza gisa

            Mugikortasun segururako hezkuntza: tutoretzako aukera

 

Oinarrizko gaitasunak nola landu mugikortasun segururako hezkuntzako materialen bitartez

Materialen xedea ikasgelan hezkuntza lanak errazteko irakasleei tresna motibagarri eta erakargarriak ematea da, mugikortasun seguruari lotutako alderdi guztietan.

Materialak bat datoz curriculumeko hezkuntza gaitasun nagusiekin; hona hemen arrazoiak:

  • Bizitzeko hezkuntza deitutakoaren parte da (sexu hezkuntza, hezkuntza zibikoa, bakea, iraunkortasuna, droga mendetasunaren prebentzioa, osasun arloko hezkuntza), eta xedeak eta estrategiak partekatzen dituzte (modu kritikoan pentsatzen eta ikasten ikasi). Abantaila bat du: beste gaiekin alderatuta, hau da gehien ikusten dena, ondorio fisikoak eta berehalakoak eragiten dituelako (tabakoaren ondorioak antzemateko, esaterako, denbora gehiago behar da). Horrenbestez, horietan guztietan sartzeko bide ona da.
  • Mugikortasun espazio bat partekatzen dugu, eta horregatik, nahitaez, arauak etengabe ezarri eta errespetatu egin behar ditugu, partekatutako espazioetan ezinbestean sortzen diren gatazketan negoziatu egin behar dugu eta bideetako beste erabiltzaileen arrazoiak, nahiak eta premiak entzuteko prest egon behar dugu (elkarrekin bizitzen ikasi behar dugu).
  • Antolatutako jardueren bidez, nork bere burua babesteko balio dute, norberaren eta beste pertsonen osasun psikikoa eta fisikoa (modu arduratsuan bizitzen ikasi behar dugu).

Mugikortasun segururako hezkuntza materialetan, edukiek ez dute azalpen sakon eta xehaturik eskatzen. Edukiak garatzeko oro har talde prozesuak dinamizatu behar dira, ikasleak modu integralean garatzea erraztu eta laguntzeko.