Nire isunak kontsultatu

Kontsulta informazioa lortzeko izango da soilik, eta inolaz ere ezingo da ondore juridikodun izapiderik egin prozeduran zehar.
1. Nork kontsulta dezakeen:
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde-bulegoek izapidetutako trafiko-arloko zehapen-espediente batean interesa duen pertsonak.
2. Nola egin daitekeen kontsulta:
Kontsulta honetan sartzeko eskatzailearen identifikazioa eskatzen da. Identifikazio hori egiteko, honako ziurtapen-autoritate baten herritarraren ziurtagiri bat eduki behar duzu: NAN elektronikoa, FNMT-ek edo Camerfirma. Ez baduzu, eska dezakezu www.izenpe.eus/cita web orriaren bidez edo honako telefono honetan: 902 542 542 (astelehenetik ostiralera, 8etatik 21etara). Bertan hitzordua emateaz gain, erregistrogune eta ziurtagiria eskatzeko prozeduraren berri emango dizute.
Ziurtagiri digitalarekin sinatzeko Idazki Desktop-en azken bertsioa izan beharko duzu. Ez izatekotan, hurrengo webgunean jaitsi dezakezu. Jaitsi.
Ekipoa konfiguratuta eta ziurtagiria behar bezala instalatuta duzula egiaztatzeko, egin klik Izenpe sinadura proban.
Sinadura digitaldun software osagairik instalatu behar baduzu, egin klik Ziurtagiria abian jartzea.
3. Zer kontsulta daitekeen:
3.1.- Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde-bulegoek azken hiru urteetan izapidetu dituzten zehapen-espedienteak kontsultatu ahal izango dira.
Salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen egoera administratiboari zein espedientearen bizi ekonomikoari buruzko datuak kontsultatu ahalko dira. Hots, izapidetzen ari diren espedienteak zein amaitutako espedienteak kontsultatu ahalko dira.
3.2.- Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan kontsultatu ahal izango da; horrek trafiko arloan eskuduna den edozein administraziok izapidetu dituen eta irmo bihurtu (hots, amaitu) ondoren aipatutako Erregistrora bidali diren zehapen-espediente larriak eta oso larriak jasotzen ditu.