Ibilgailu Bereziak

 

 

 

GABAI / obra edo  zerbitzuetako IB

 

Araudian ezarritako masa eta neurriak gainditzen dituzten Ibilgailu Bereziek (IB) eta Garraio Bereziko Araubidearen menpeko Ibilgailuek (GABAI), errepideetatik zirkulatzeko, baimen berezi bat edo zirkulazio baimen osagarri (ZBO) bat behar dute. Baimen hori gehigarri bat izango da ibilgailuak zirkulazioan jartzerakoan emandako zirkulazio-baimen arruntaren gainean.

ZBOren eskabidea egiteko inprimakia Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoan dago, Administrazioarekin erlazionatzeko modua edozein dela ere.

Interesdunak pertsona juridikoak (enpresak eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta dauden ordezkarien bidez jarduten duten eskatzaileak) izanez gero, harremana elektronikoa izango da.

Pertsona fisikoek, indarrean dagoen legediaren arabera, Administrazioarekiko harremana nola izango den (elektronikoa edo aurrez-aurrekoa) aukeratu dezakete. Administrazioarekiko harremanak aurrez-aurrekoak izatea aukeratu duten herritarrek inprimakia elektronikoki beteko dute, eta gero inprimatu, sinatu eta Zuzenean zerbitzuan aurkeztu beharko dute.

Zirkulazio baimen osagarria emateko irizpideak eta betekizunak, zirkulazioaren baldintzak, laguntza-irizpideak eta bideko titularraren txostenak ezagutzeko, hurrengo esteka sakatu:

Ibilgailuen zirkulazio baimen osagarria eskuratzeko eskabide berria (inprimakia) eskatzeko, eskabidea aldatzeko edo berritzeko (eskabide laburtua), hurrengo esteka sakatu:

Ibilgailu piloto bidezko bidaiaren jakinarazpena eskuratzeko, hurrengo esteka sakatu:

Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena eskuratzeko, hurrengo esteka sakatu:

 Oharra:  Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena  bete ondoren, posta elektronikoaz bidali beharko duzu bidaia hasten den lurraldeko Trafikoko Lurralde Unitatera, jakinarazpenean Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa markatuz.

“Bidearen titularrari jakinarazpena” izeneko atalean, dagokion aukera zehaztu/bete beharko duzu (Bai/Ez). Lurralde ezberdin bakoitzeko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia –B1, B2, B3 eta B4-) hautaketa egin beharko duzu

 

           

 

* ZBO  NEKAZARITZA IB ETA HAIEN TALDEETARAKO 

Izapidea Eskabidea Prozeduraren deskribapena eta Argibideak  Erantzukizunpeko Adierazpena
Zirkulatzeko baimen osagarria nekazaritza IB eta haien taldeetarako S03 nekazaritza T03 nekazaritza EA03

 Oharrak: 

* Eskabidea (S03-nekazaritza) bi aldiz inprimatu, bata dagokion Trafikoko Lugrralde Bulegoarentzat eta bestea zuretzat.

* Erantzukizunpeko adierazpena (EA03) bete ondoren, eskabidearekin batera aurkeztu beharko duzu. Aipatutako adierazpenean, egoera bakoitzari dagokion kontrol-laukia bete: ibilgailuak nekazaritzako ustiapenari edo nekazaritza-zerbitzuak ematen dituen enpresari atxikituta egotea; emandako datu teknikoak  egiazkoak izatea; eta, ibilgailuak errentamendu titulu bidez edukitzea.