Prentsa-oharrak


itzuli hasierako orrira itzuli atzera 1/31 aurrera egi joan amaierako orrira

  1. “Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren enbaxadoreak Euskadira heldu dira alkoholaren eta gidatzearen arteko bateraezintasunaz kontzientziatzeko
    2018/07/18
    Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a. “Errepidean, garagardo ALKOHOLGABEA” kanpainaren enbaxadoreak biraren erdialdera iritsi dira eta Euskaditik igarotzen ari dira beren Harley Davidsonen gainean helburu honekin: euskal herritarrak kontzientziatzea uda honetan alkoholik ez kontsumitzeaz, baldin eta gidatu behar badute. Cerveceros de España elkarteak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren lankidetzarekin, ekimen horren beste edizio bat aurkeztu zuten astelehenean, uztailaren 16an Gasteizen. Ekimen horrek 18 urte eman ditu alkohola eta gidatzea bateragarriak ez direla gogorarazten eta gidarientzako edari seguru gisa garagardo alkoholgabea eskaintzen.
    • Prentsa bulegoa
  2. Donemiliaga, pertsona bat hil da trafiko-istripuan
    2018/07/16
    Pertsona bat hil da gaur goizean A-1 errepidean, Donemiliagako udal-barrutian eta Irunerako noranzkoan, gertatu den zoritxarreko trafiko-istripuan.
    • Prentsa bulegoa
  3. Motozikleta baten gidaria zauritu da Barazar gainean izandako zirkulazio-istripu batean
    2018/07/09
    Istripua gaur arratsaldean gertatu da N-240 errepidean, Zeanuriko udal-barrutian, motozikleta bat Barazar ginean errepidetik atera denean. Istripuaren ondorioz, motor-gidariak min hartu du hanka batean, eta helikopteroan eraman behar izan dute ospitalera. Bestalde, gaur arratsaldean auto batek eta kamioi batek atzealdetik talka egin dute A-8 autobidean, eta ilara handiak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.
    • Prentsa bulegoa
  4. Bi pertsona zauritu dira trafiko-istripu batean
    2018/07/08
    Bi pertsona zauritu dira gaur, igandea, 19:00ak arte, EAEko errepideetan Ertzaintzak erregistratutako trafiko-istripu aipagarri bakarrean. Ezbeharra Gipuzkoako lurralde historikoan gertatu da.
    • Prentsa bulegoa

itzuli hasierako orrira itzuli atzera 1/31 aurrera egi joan amaierako orrira