2020/09/26
Iurretan 74 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta
Emakume bat hil da bart gauean Durangotik Iurretarako errepidean gertatu den istripu batean. Dirudienez, auto batek harrapatu du emakumea, eta Ertzaintza istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da.
Prentsa bulegoa

 

Ezbeharra gaueko 20:40an gertatu da Durangotik Iurretako Orozketa auzora doan errepidean. Auto batek harrapatu du emakumea, eta konorterik gabe geratu da.

Anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa hurbildu dira istripua gertatu den lekura, eta biktimaren, 74 urteko emakumearen, heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.