2020/02/09
Motozale bat hil da trafiko-istripuan Donostian
Gaur arratsaldean 44 urteko gizonezko bat hil da Donostiako saihesbidean izandako trafiko-istripu larri batean.
Prentsa bulegoa

Ezbeharra arratsaldeko lauak eta laurdenean gertatu da Gipuzkoako hiriburuan, GI-20 errepidean, Loiolako Erriberetan eta Errenteriarako noranzkoan. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, motozale donostiarra errepidetik atera da, eta bazter-babesarekin kontra jo du. Kolpe gogorraren ondorioz, motor-gidaria bidean etzanda geratu da.

Istripua gertatu den lekura hurbildu diren larrialdietako zerbitzuek heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin. Motozalearen gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.