2019/02/09
Motozikleta baten gidaria hil da A-8an, Barakaldon, istripua izan ondoren
Gaur, larunbata, goizean, 29 urteko motor-gidari bat hil da, A-8 autobidean, Barakaldon, gertatu den zirkulazio-istripu batean izandako zaurien ondorioz.
Prentsa bulegoa

 

Ezbeharra goizeko bederatziak eta hogeita bostean gertatu da, motor-gidaria Honda CBR 600 motozikleta batean A-8 autobidean, Barakaldoko udal-barrutian eta Kantabriarako noranzkoan, zihoala, dirudienez, errepidetik atera denean. Ertzaintza ikertzen ari da istripua eragin duten arrazoiak. Istripuaren ondorioz, gidariak zauri larriak izan ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.  Osasun-zentrotik jakinarazi dute gidaria hil egin dela.