2019/02/09
Deba, motozikleta baten gidaria hil da N-634 errepidean
Gaur arratsaldean 35 urteko gizonezko bat hil da N-634 errepidean, itsasertzeko Deba herrian, 14:57an gertatu den zirkulazio-istripu baten ondorioz.
Prentsa bulegoa

Ezbeharra 43. kilometro-puntuan gertatu da, gutxi gorabehera, Kawasaki Ninja motozikleta batek eta Volkswagen Passat auto batek aurrez aurre elkar jo dutenean.

SOS Deiak zerbitzuak suhiltzaileak eta anbulantziak bidali ditu istripua gertatu den lekura. Osasun-zerbitzuek zauritutako motor-gidariaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin, zauri larriak baitzituen.

Arratsaldeko 16:00etan N-634 errepidea itxita dago Deba parean, bi noranzkoetan. Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Unitateak ikerketa jarri du abian istripuaren arrazoiak argitzeko.