2020/04/29
Bidaiarien garraioa ere zainduko dute
Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak egingo dituzte Maiatzaren 1eko zubian joan-etorriak eragozteko
Ertzaintzak eta udaltzaingoek zaintza-kontrolak egingo dituzte Maiatzaren 1eko zubian, konfinamendu-neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Kontrol horiek gauez eta gauez egingo dituzte, asteburuan Euskadiko eta Euskaditik kanpoko bigarren etxebizitzetara joatea eragozteko. Bidaiarien garraioa, autobus eta tren geltokiak, ere zainduko dituzte. Dispositiboek irteera ez ezik itzulerako ordutegiak eta ibilbideak ere kontrolatuko dituzte.
Prentsa bulegoa

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen dispositiboen helburua da egungo alarma-egoeraren ondorio diren jarduera eta mugimendu murrizketak ziurtatzea, debekatuta baitaude oporretako eta aisialdiko irteerak eta konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar baita.
Horretarako, patruilek frogaketak egingo dituzte debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko. Kontrolak eta zaintza-lanak errepidean nahiz garraio kolektiboaren geltokietan egingo dituzte.  Bidaiatzen duten pertsonei desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango zaie.
Konfinamendu-neurriak ez betetzeak zigorra ekar dezake, Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, eta arau-hauste arinen kasuan isuna 600 eurora artekoa izango da eta kasu larrietan hortik gorakoa.


* Errepideko gaueko kontrol baten bideoa esteka honetan:
https://youtu.be/u_4Z_7yiUNo