2020/03/18
Gogoratzen du konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar dela
Ertzaintzak garraio partikularra eta kolektiboa kontrolatuko ditu baimendu gabeko joan-etorriak eragozteko
Ertzaintzak herritarrei gogoratzen die alarma-egoera dela-eta ezarritako konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar dela, eta debekatuta dagoela bigarren etxebizitzetara edo aisialdikoetara joatea. Baimendu gabeko bidaiak eragozteko, eta, batez ere, San Jose zubira begira, Ertzaintzak kontrolak ezarriko ditu errepideetan eta garraio kolektiboaren geltokietan.
Prentsa bulegoa

Prebentzio-kontrol horien bidez bermatu nahi da betetzen direla alarma-egoeraren ondorioz ezarritako mugimendu-murrizketak. Une hauetan pertsonek, besteak beste, lan-jarduerak edo premia bizikoak egiteko bakarrik zirkulatu dezakete bide publikoetatik.

Horretarako, Ertzaintzako eta udaltzaingoetako patruilek frogaketak egingo dituzte debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko. Frogaketa horiek errepidean nahiz garraio kolektiboaren geltokietan egingo dira. 

Gogoratzen da, osasun publikoaren larrialdi eta alarma egoera hau betetzeko, Ertzaintzak errepideetako edo horietako zati batzuetako zirkulazioa eten ahal izango duela osasun publikoarekin, segurtasunarekin, trafikoaren arintasunarekin edo adierazitako arrazoiengatik ibilgailu jakinen zirkulazioa mugatzearekin zerikusia duten arrazoiak direla-eta. Bestalde, desplazamenduaren arrazoiak argitasun osoz eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango die gidariei.

Autoan zirkulatu ahal izateko, bakarrik joatea gomendatzen da. Autoan bigarren pertsona bat badoa, atzeko eskuineko aldean eseriko da, segurtasun-distantzia errespetatuz. Debekatuta dago ibilgailuetan joan-etorriak egitea segurtasun-distantzia hori errespetatu gabe.