2019/06/10
Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du Las Muñecas mendatean izandako gertaera bat argitzeko
Sare sozialen bidez ikusitako bideo batean BI-3601 errepidean, Las Muñecas mendatean, abiadura handian, derrapeak egiten eta bere segurtasuna eta gainerako gidariena arriskuan jarrita zirkulatzen ari den ibilgailu baten irudia ikusten da. Bigarren ibilgailu bat haren atzetik doa sekuentzia osoa grabatzen.
Prentsa bulegoa

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatzen du irudiak zehatz-mehatz zein egunetakoak diren jakiteko eta errepidean kontrako noranzkoan zihoazen eta autoarekin gurutzatu ziren, eta jakin ezin diren ondorioak izan zitzakeen istripu bat jasateko arriskuan egon ziren, pertsonak identifikatzeko.

Gertaera horri buruzko daturen bat eman dezaketen guztiei arren eskatzen zaie Ertzaintzaren Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitatearekin harremanetan jartzeko 94 607 90 34 telefono bidez.

 

*Bideoa erantsi da.