2020/02/09
Ertzaintzak Donostian gertatu den eta hildako bat eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu
Ertzaintzak gaur arratsaldeko lauak eta laurdenean Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Polloeko tunelaren irteeran eta Irunerako noranzkoan, gertatu den istripuaren lekukoak eskatzen ditu. Istripuan pertsona bat hil da, motozikleta batek errepidetik irten eta bazter-babesarekin talka egin ondoren. Gipuzkoako Trafikoko Unitateak herritarren laguntza eskertu du, eta istripua argitzeko informazioren bat eman dezaketenei 943 53 91 25 telefono-zenbakiaren bidez Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatzen du.
Prentsa bulegoa