2019/02/10
Oinezko bat hil da Guardian auto batek harrapatuta
Gaur arratsaldean 71 urteko gizonezko bat hil da Arabako Guardia herrian auto batek harrapatuta. Larrialdietako zerbitzuak biktima suspertzen ahalegindu badira ere, hil egin da.
Prentsa bulegoa

Zoritxarreko istripua gaur arratsaldeko zazpiak eta hogei aldera gertatu da A-124 errepidean, Arabako Guardia herrian. Auto batek harrapatu du biktima eta zauri larriak izan ditu. Bertaratu diren larrialdietako zerbitzuak gizonezkoa suspertzen ahalegindu badira ere, ez dute lortu eta bertan hil da.

Une hauetan Ertzaintza ari da trafikoa arautzen gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura noiz eramango duten zain.