2020/02/06
Gizonezko bat hil da kamioi batek eta auto batek Irunen, N-121-A errepidean, izandako istripuan
Gizonezko bat hil da gaur arratsaldeko hiruak hamar gutxian N-121-A errepidean, Irungo udal-barrutian, gertatu den trafiko-istripu batean.
Prentsa bulegoa

Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, Peugeot 306 auto batek eta DAF kamioi batek aurrez talka egin dute, eta autoaren gidaria, bidaiari bakarra, auto barruan harrapatuta geratu da.

Laster iritsi da istripua gertatu den lekura Osakidetzaren anbulantzia medikalizatu bat, baina osasun-zerbitzuek harrapatuta zegoen gidariaren heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin.

Bestalde, eta istripuaren ondorioz, bi ibilgailuak bidean geratu dira eta horrek eragina izan du ibilgailuen trafikoan. Hori dela eta, bi noranzkoetako trafikoa errepide zaharretik, GI-3455etik, desbideratzen ari dira.