2018/12/05
Igandean, abenduaren 9an, Armiñonen, AP-1 eta A1en arteko lotunean, Vitoria-Gasteizko noranzkoan, operatibo berezi bat jarriko da abian itzulerako zirkulazioa arintzen laguntzeko
Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak errepidean zuhurtziaz eta kontuz ibiltzeko eskatzen du zubian istripuak gerta ez daitezen
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak jai-egun hauetan bidaia egingo dutenei errepidean zuhurtzia handiagoz eta arreta handiz ibiltzeko eskatu nahi die. Gaurtik abenduaren 9a den igandera arte joan-etorrien kopurua handituko dela aurreikusten da, barruan mugitzeko zein Estatuko beste udalerri batzuetara joateko. Zubiko azken egun horretan Trafiko Zuzendaritzak itzulerako zirkulazioa arintzeko operatibo berezi bat jarriko du abian Armiñongo lotunean, AP-1 A-1en sartzen den lekuan, Vitoria-Gasteizko noranzkoan. el tráfico de retorno en el nudo de Armiñón, en la incorporación de la AP-1 a la A-1, sentido Vitoria-Gasteiz.
Prentsa bulegoa

“Errepidean ezinbestekoak dira zuhurtzia, arreta eta elkarrekiko errespetua; are gehiago, ohi baino zirkulazio handiagoa dagoenean, zubi honetarako aurreikusten dena, kasu”, adierazi du Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak. “Badakigu arreta galtzeak, gehiegizko abiadurak edo jokabide ezegokiek, esaterako, alkoholaren edo beste droga batzuen eraginpean gidatzeak, ondorio larri eta konponezinak izan ditzaketela. Beraz, izan gaitezen arduratsuak, hartu beharreko neurriak har ditzagun eta mugikortasun seguruaren alde egin dezagun gure joan-etorri guztietan".

 

Trafiko Zuzendaritzak zubi honetarako arreta bereziko bi gune ezarriko ditu. Bata, Biriatuko mugan, Frantzian jai-eguna ez izateak eragiten baitu mugaren alde batetik bestera igarotzen diren ibilgailuen kopurua gune horretan handiagoa izatea.  Eta bestea, Armiñonen, AP-1 errepidearen A-1erako sarbidean, Vitoria-Gasteizko noranzkoan. Gune horretan Trafiko Zuzendaritzak, seinaleak eta konoak erabiliz, operatibo berezi bat jarriko du abian, lotune horretan zirkulazioa arintzeko; izan ere, Burgos eta Armiñon arteko bide-zatia liberalizatu berri denez, aurreikusten da orain arte A-1etik itzultzen ziren ibilgailu gehienak orain AP-1etik igaroko direla. Ertzaintzako agenteek gune horretan laguntza-lanak egingo dituzte eta Euskadiko bide sare osoan zirkulazioa eta segurtasuna zainduko dituzte.

 

Iaz, jai-zubiko egunetan, abenduaren 5etik 10era bitartean, Ertzaintzak Euskadin  guztira 110 zirkulazio istripu kontabilizatu zituen. Istripu horien ondorioz, pertsona bat hil zen Bizkaian eta 7 pertsona larri zaurituta irten ziren (1 Araban, 4 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan).

 

Gomendioak:

Trafiko Zuzendaritzan jai-zubiko egunetan bidaia egingo dutenei gomendio hauek eman nahi dizkie:

Bidaia egin aurretik:

  • Garrantzitsua da erabiliko diren errepideetako zirkulazio-egoerari buruzko informazioa izatea. Horretarako, Trafiko Zuzendaritzak hainbat kanal ditu, trafikoaren egoerari buruzko informazioa denbora errealean ematen dituztenak: www.trafikoa.eus web-orria, @trafikoaEJGV twitter kontua, TrafikoaEJGV APP-a, eta 24 orduko arretarako 011 telefonoa.

  • Komenigarria da lehenengo eguraldiaren iragarpena zein den jakitea eta gero, bidaia horren arabera planifikatzea. Muturreko meteorologia badago, zuhurtzia handiagoz ibili behar da, abiadura moteldu eta aurretik zirkulatzen dabiltzan ibilgailuekiko distantzia handitu. Lurzorua bustita badago, ibilgailua gelditzeko tarte handiagoa behar da.
  • Euria badago, pneumatikoak eta beira-garbigailuak egoera onean egon behar dira. Narriatuta badaude, gerta daiteke ura ondo ez kentzea eta horren ondorioz, istripu bat gertatzea.
  • Alkoholdun edariak eta drogak ez dira gidatzearekin bateragarriak.

Bidaian:

  • Segurtasun-uhala erabiltzea derrigorrezkoa da, baita atzeko eserlekuetan ere; adingabeek ere beren adinerako egokiak diren haurrak lotzeko sistemak erabili behar dituzte.
  • Galtzadan izotza badago, gogoratu ABS edo lau gurpileko trakzioa bezalako sistema modernoek ere ez dutela irristatzeko arriskua ekiditen, Beraz, komenigarria da abiadura moteltzea eta zuhurtzia handiagoz gidatzea.
  • Komeni da atsedenak hartzea, gutxienez, bi orduan behin edo 200 kilometroan behin. Nekea eta arreta galtzea trafiko istripu askoren kausa izaten dira.
  • Abiadura bideko egoeraren baitan egokitu behar da. Euria badago, ibilgailua gelditzeko beharrezko tartea handiagoa da.
  • Errepideari begiratu. Ez galdu arreta mugikorrarekin edo GPSarekin.
  • Bigarren mailako errepideetatik zirkulatzean, ibilbideak ezagunak izan arren, erne ibili behar da. Gehiegizko konfiantza ez da bidaide ona.
  • Errepidean txirrindulariak badaude, errespetuz eta tentuz ibili. Aurreratzean albo batetik gutxienez metro eta erdiko tartea utzi behar da.
  •  gure Twitter 
  • @ertzaintzaEJGV