2019/06/07
Motozikleta baten gidaria hil da Leintz Gatzagan izandako trafiko-istripu batean
Motozikleta baten gidaria, 36 urtekoa, hil da gaur goizean GI-627 errepidean, Leintz Gatzagan (Gipuzkoa), gertatu den trafiko-istripu batean. Monobolumen bat ere inplikatuta dago istripuan. Auto horren gidaria atxilotu egin du Ertzaintzak, alkohol eta droga testetan positibo eman duenez.
Prentsa bulegoa

Ezbeharra gaur, ostirala, goizeko 07:10ean gertatu da GI-627 errepidean, Leintz Gatzagako udal-barrutian. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiren batengatik, Toyota auto batek eta Ducati Panigale motozikleta batek elkar jo dute.  

Errepideko trafikoa gelditu egin da bi noranzkoetan, eta berehala hurbildu dira osasun-zerbitzuak eta Ertzaintza. Zoritxarrez, istripua gertatu den lekuan bertan ziurtatu dute motozikletaren gidariaren heriotza. Hildakoa 36 urteko gizonezkoa da.

Hasiera batean esan dute istripuan inplikatutako autoak alde egin duela, autoaren kolpe-leungailua bidean utzita, baina istripua artatzera zihoan Ertzaintzaren patruila batek inguruko aparkaleku batean, bigarren mailako errepide batean, aurkitu du.  Autoaren gidariak positibo eman du alkoholemia-proban eta drogak hautemateko testean, eta bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu dute.

Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Unitateak hartu bere gain istripuan gertatutakoa argitzeko ikerketaren eta atestatuaren ardura.