2019/01/10
Zarautz, motozikleta baten gidaria hil da N-634 errepidean
Gaur arratsaldean 40 urteko gizonezko bat hil da Zarautzen, N-634 errepidean, herrigunerako sarbidea baino lehen, Bilborako noranzkoan, motozikletarekin istripua izan ondoren.
Prentsa bulegoa

Istripua gaur, osteguna, 17:30 aldera gertatu da 17. kilometro-puntuan. Aprilia RS 125 motozikleta bidetik atera da eta alboko horma jo du. Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.

Motor-gidariak lesio larriak izan ditu, eta istripua gertatu den lekuan bertan hil da, anbulantzia bateko osasun-langileek egiaztatu dutenez.

Ohar hau bidali denean, Ertzaintzak istripua gertatu den lekuan jarraitzen du hilotza altxatu zain, eta Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramango dute.