2018/06/05
Leioa, hildako bat eta gidari bat ikerketapean, zirkulazio-istripu baten ondorioz
Gaur goizaldean, 29 urteko gizonezko bat hil da Artatzako biribilgunean, Leioan, bi ibilgailuren arteko zirkulazio-istripu batean. Beste turismoko gidaria ere zaurituta dago eta ikerketapean geratu da, alkohol- eta droga-probetan positiboa eman ostean eginbideak irekita.
Prentsa bulegoa

 

 

Ikertzen ari diren kausen ondorioz, Artatzako biribilgunean geldirik zegoen auto bat jo du biribilgunetik zirkulatzen ari zen beste ibilgailu batek. Ezbeharra gaur goizaldeko lau eta erdietan gertatu da. Talkaren ondorioz,  lehen ibilgailuko gidaria autoaren barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Hilik zegoela egiaztatu dute. Beste gidariak positiboa eman du alkohol- eta droga-probetan eta ikerketapean geratu da. Nolanahi ere, zaurituta zegoenez gero, Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Zorigaitzeko ezbeharra argitzen saiatzeko ikerketa ireki du Ertzaintzak.