2018/05/16
Legution pertsona bat hil da eta beste hiru zauritu dira zirkulazio-istripu batean
Bilboko 30 urteko gizonezko bat hil da gaur, asteazkena, gauean Legution gertatu den istripu batean. Gizonezkoa zihoan autoa errepidetik atera da. Autoan zihoazen beste hiru bidaiariak zauritu egin dira.
Prentsa bulegoa

Zoritxarreko ezbeharra gaueko bederatziak inguruan gertatu da N-240 errepidean, Legutioko udal-barrutian, Bilborako noranzkoan zihoan Ford Mondeo bat errepidetik atera denean. Autoa maldan behera jausi eta irauli egin da. Autoan zihoazen lau bidaiariak barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da erreskatatzeko. Behin atera dituztenean, bertaratu den medikuak bidaiarietako baten heriotza ziurtatu baino ezin izan du egin. 30 urteko Bilboko bizilaguna lesioen ondorioz hil da. Autoaren gidaria, 51 urteko gizonezkoa, eta 36 eta 50 urteko bi emakumezkoak zaurituta eraman dituzte Santiago eta Txagorritxu ospitaleetara.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.