2018/07/09
Kamioi batek eta turismo batek Zierbenan izandako istripuaren ondorioz ilarak sortu dira A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan
Motozikleta baten gidaria zauritu da Barazar gainean izandako zirkulazio-istripu batean
Istripua gaur arratsaldean gertatu da N-240 errepidean, Zeanuriko udal-barrutian, motozikleta bat Barazar ginean errepidetik atera denean. Istripuaren ondorioz, motor-gidariak min hartu du hanka batean, eta helikopteroan eraman behar izan dute ospitalera. Bestalde, gaur arratsaldean auto batek eta kamioi batek atzealdetik talka egin dute A-8 autobidean, eta ilara handiak sortu dira Kantabriarako noranzkoan.
Prentsa bulegoa

Euskadiko errepideetan biktimak eragin dituen istripurik adierazgarriena arratsaldeko hiruak eta hamarrean gertatu da N-240 errepidean, Zeanuri parean. Gasteizerako noranzkoan zihoan Honda Goldwing motozikleta bat errepidetik atera da Barazar gainean, eta istripuaren ondorioz gidariak, 61 urteko gizonezkoak, min hartu du hanka batean, eta Osakidetzaren helikoptero batek eraman behar izan du Gurutzeta Ospitalera.

Biktima artatzen eta ibilgailua errepidetik kentzen zuten bitartean, Ertzaintzako agenteek arautu dute trafikoa.

Ordu erdi lehenago, arratsaldeko hiruak hogei gutxian, Scania R580 kamioi batek eta Volkswagen Passat batek atzealdetik talka egin dute A-8 autobidean, Zierbenako irteera parean, Kantabriarako noranzkoan zihoazela. Istripuaren ondorioz trafikoa bi erreietan eten behar izan da, eta ibilgailuen zirkulazioa bazterbidetik bideratu da. Istripuak ez du biktimarik eragin, baina ilara luzeak sortu ditu.

Behin ibilgailuak erretiratu ondoren, eskuineko erreia zabalik geratu da, baina zirkulazio-arazoak ez dira konpondu arratsaldeko bostak arte, ordu horretan normalizatu baita bidea garbitzeko lanak amaitu ostean.

Jarrai gaitzazu Twitterren

@ertzaintzaEJGV