2018/07/08
EAEn 19:00ak arte izandako istripuen balantzea
Bi pertsona zauritu dira trafiko-istripu batean
Bi pertsona zauritu dira gaur, igandea, 19:00ak arte, EAEko errepideetan Ertzaintzak erregistratutako trafiko-istripu aipagarri bakarrean. Ezbeharra Gipuzkoako lurralde historikoan gertatu da.
Prentsa bulegoa

Istripua goizeko hamar eta erdiak inguruan gertatu da N-634 errepideko 10,5 KPan, Orioko udal-barrutian eta Bilborako noranzkoan, zehazki Botaleku gainean. Istripuan aurrez aurre egin dute talka bi ibilgailuk, furgoneta batek eta motozikleta batek.

Ezbeharraren ondorioz, moto-gidariak, 23 urteko gizonezkoak, zauri larriak izan ditu eta anbulantzia medikalizatuan eraman dute Gipuzkoako hiriburuko Donostia Ospitalera. Furgonetaren gidariak zauri arinak izan ditu, eta Zarauzko anbulatorioan artatu dute.

 

Bi gidari atxilotu dituzte eta beste bi ikerketapean geratu dira alkoholemiagatik

Asteburuan Ertzaintzak bi gidari atxilotu ditu eta beste biri eginbideak ireki dizkie ikertu gisa bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, egin zaizkien alkoholemia-probetan tasa positiboak eman ondoren.

Atzo, larunbata, gidari bat atxilotu zuten Berriatuan eta beste bi ikerketapean geratu ziren Gipuzkoan, Bergaran eta Tolosan, alegia, alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik.

Gaur, igandea, beste gidari bat arrastatu dute Trapagaranen edanda gidatzeagatik.