2018/07/06
Motor-gidari bat hil da zirkulazio-istripuan Trapagaranen
Motor-gidari bat hil da Trapagaranen goizaldean izandako zoritxarreko istripu batean, motorrak kamioi batekin talka egin ondoren.
Prentsa bulegoa

Zoritxarreko istripua goizaldeko ordu biak eta hogeian gertatu da BI-745 errepidean, Trapagaraneko udal-barrutian. Oraindik argitu gabe dagoen arrazoiren batengatik, kamioi batek eta motozikleta batek aurre-alboz jo dute elkar, eta motor-gidaria larri zaurituta geratu da. Istripua izan den lekura hurbildu diren osasun-baliabideek ez dute ezer egiterik izan motor-gidariaren bizia salbatzeko, eta heriotza ziurtatu baino ez dute egin. Biktima Trapagaraneko bizilaguna da, 46 urtekoa, eta Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.
Istripuaren ondorioz, errepidea goizeko seiak eta laurden arte egon da itxita, eta ordu horretan normalizatu da zirkulazioa. 
Lekukoak eskatzen dituzte                                                                                           Ertzaintzak motor-gidariaren heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu. Horretarako, Bizkaiko Trafiko Unitatearekin harremanetan jar daitezke 94-607.90.34/35 telefono-zenbakiaren bidez.

Síguenos en Twitter

@ertzaintzaEJGV