2019/05/24
Bileran txirrindulari-lasterketaren ibilbidearen ezaugarriak aztertu dira
Segurtasuneko sailburua 'Emakumeen Biraren' hirugarren etaparen aurreko Ertzaintzako Trafikoko Unitateko motor-gidarien brieffingean izan da
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Segurtasuneko sailburuordea Josu Zubiaga Emakumeen Biraren hirugarren etapa prestatzeko bileran izan dira. Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademian dituen instalazioetan egin den topaketan, gaurko etaparen, Murgia eta Arabako Done Bikendi udalerrian dagoen Santa Teodosia mendate artean egingo den Emakumeen Birako hirugarrenaren, aurreko brieffinga egin dute Trafikoko Lurralde Unitateetako motor-gidariek.
Prentsa bulegoa

Arkauten egindako bileran gaurko ibilbidea aztertu dute eta polizia-dispositiboko kide bakoitzak, antolakuntzarekin eta etapako puntu ezberdinetan kokatuko diren bitartekoekin koordinatuta, izango dituen zereginak zehaztu dituzte. Etapa bigarren mailako bideetatik igaroko da, eta trafikoan ez du eragin berezirik izango zirkulazioa tarteka etengo denez.

 Laugarren etapa, azkena, maiatzaren 25ean jokatuko da, eta Oñati, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Legazpi, Zumarraga, Ormaiztegi, Aramaio eta Angiozarretik igaroko da 13:30etik 18:05era bitartean.

 Honakoa da web-orrirako esteka: https://we.tl/t-jegLkH7ykC

 

 

 

Síguenos en Twitter

@ertzaintzaEJGV

Jarrai gaitzazu Twitter-ren