2019/04/12
Asparrena, gizon bat hil da auto batek harrapatuta
Gaur, goizeko zazpietan, 89 urteko gizonezko bat hil da A-3020 errepidean, Asparrenan, Zalduendoko bidegurutzearen parean, Agurainerako noranzkoan zirkulatzen ari zen ibilgailu batek harrapatu duenean. Ertzaintzaren patruilak eta Osakidetzaren anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, baina osasun-zerbitzuko kideek ezin izan duten ezer egin bizia salbatzeko. Ertzaintzak gertatu dena argitzen saiatzeko ikerketa ireki du.
Prentsa bulegoa