2019/06/26
Errepidea itxita dago, eta trafikoa A-636 errepidetik desbideratzen ari dira
Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu da GI-2632 errepidean, Antzuolan, gertatu den trafiko-istripu batean.
Gizonezko bat hil da gaur arratsaldeko bostak eta laurden aldera GI-2632 errepidean, Antzuolan, Bergararako noranzkoan, gertatu den trafiko-istripu batean. Gainera, istripuan emakume bat zauritu da. Adierazitako errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta trafikoa A-636 autobidetik desbideratzen ari dira.
Prentsa bulegoa

Ezbeharra arratsaldeko bostak eta laurdenean gertatu da GI-2632 errepidean, Antzuolako udal-barrutian eta Bergararako noranzkoan. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, lur orotako Mitsubishi Montero ibilgailu batek eta Volkswagen Golf batek aurrez aurre egin dute talka.

Behin SOS-Deiak/112 zerbitzuan gertatutakoaren berri izan dutenean, Osakidetzako bi anbulantzia medikalizatu eta Ertzaintzaren hainbat patruila bidali dira bertara. Istripua gertatu den lekura iritsi direnean, medikuek lur orotako ibilgailuaren gidariaren heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin, eta VW Golf autoaren gidaria Arrasateko Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuko zauriekin.

Une hauetan, eta istripuaren ondorioz, GI-2632 errepidea erabat itxita dago eta trafikoa A-636 errepiderantz desbideratzen ari dira.