2020/01/04
Samaniego, hildako bat zirkulazio-istripu batean
Pertsona bat hil zen atzo, larunbata, arratsaldeko lehen orduan A-2124 errepidean, Samaniego parean, izandako trafiko-istripu batean.
Prentsa bulegoa

 

Zoritxarreko ezbeharra arratsaldeko ordu bata eta laurden inguru gertatu zen A-2124 errepidean, Samaniego (Araba) parean, Ford Fiesta bat galtzadatik irten eta sakan batetik behera egin ostean. Bi okupatzaileak autoaren barruan harrapatuta geratu ziren eta su-hiltzaileek desenkartzelatu behar izan zituzten.  Hurbildu zen medikuak okupatzaileetako baten heriotza baieztatu zuen. Turismoan bidaiatzen ari zen beste pertsona zaurituta zegoen eta Vitoria-Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak abian jarri du zorigaitzezko istripua zer inguruabarretan gertatu den argitzeko ikerketa.