2020/09/25
Oñatin pertsona bat hil dira zirkulazio-istripuan
Pertsona bat hil da gaur, ostirala, GI-2630 errepidean, Oñatin, gertatu den zirkulazio-istripu batean.
Prentsa bulegoa

Zoritxarreko istripua goizeko zortziak baino lehentxeago gertatu da gaur goizean GI-2630 errepidean, Oñatin, Opel Corsa baten eta Volvo kamioi baten artean. Autoan zihoan pertsona ia berehala hil da istripuak eragindako lesioen ondorioz, eta bertara hurbildu den medikuak bere heriotza ziurtatu baino ezin izan du egin. Kamioiaren gidaria, berriz, Arrasateko Ospitalera eraman behar izan dute.

Istripuaren ondoren bidea itxita geratu da, eta auto-ilarak sortu dira. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.