2020/09/21
Biktima oraindik ez dute identifikatu
Gizon bat hil da Gereñun, A-3110 errepidean, bizikletatik erorita
Une honetan oraindik identifikatu gabe dagoen eta zenbat urte dituen jakin ez den gizon bat hil da Gereñun, A-3110 errepidean, bizikletatik erorita. Une honetan oraindik ez dakite biktima erori denean hil den ala ondoezen bat izan duelako erori den.
Prentsa bulegoa

 

Gaur eguerdiko hamabiak eta laurden inguruan, partikular batek SOS-Deiak 112 zerbitzura deitu du txirrindulari bat bere bizikletaren ondoan, lurrean, etzanda zegoela, ez zela mugitzen eta ez ziola ezelako estimuluri erantzuten esanez. Berriemaileak adierazitako lekua A-3100 errepidea zen, Gereñutik Agurainerako bidea.  

SOS-Deiak/112 zerbitzuak gertatutakoaren berri izan bezain laster, Osakidetzaren ZIU mugikor bat eta anbulantzia medikalizatu bat bidali ditu bertara, eta Ertzaintzara deitu du beharrezko dotazioak bidal ditzan.

Bertara iritsi direnean, Ertzaintzak bidea itxi du larrialdietako taldeek euren lana egin ahal izan zezaten. Osasun-langileak biktima suspertzen saiatu dira, baina haren heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin. Oraindik ez dute biktimaren identitatea jakin.

Une hauetan, A-3100 errepidea irekita dago, nahiz eta tarteka itxi daitekeen zeregin jakin batzuk betetzeko.