2018/12/01
Gizonezko bat hil da Guardian auto batek harrapatuta
Gaur, larunbata, arratsaldeko zazpietan Arabako Guardia herrian gertatu den zirkulazio-istripu baten ondorioz 76 gizonezko bat hil da. Osasun-zerbitzuak biktima suspertzen ahalegindu badira ere, istripua gertatu den lekuan bertan hil da.
Prentsa bulegoa

Ezbeharra gaur, larunbata, arratsaldeko zazpietan gertatu da Guardiatik igarotzen den A-124 errepidean, herrigune inguruan. Ordu horretan, eta oraindik argitu ez diren eta Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiengatik, auto batek oinezko bat harrapatu du eta biktima larri zaurituta geratu da. Autoak harrapatu duen 76 gizonezkoa bertako bizilaguna da, eta bertaratu diren osasun-zerbitzuak suspertzen ahalegindu badira ere, hil egin da.

Ertzaintzak dagokion argiketa jarri du abian istripuaren arrazoiak argitzeko. Behin eginbide judizialak amaitutakoan, gorpua Gasteizko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.