2018/12/30
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan biktimak eragin dituzten istripuen balantzea, 18:00ak arte
Bi pertsona zauritu dira Ortuellan izandako trafiko-istripu batean
71 urteko gizonezko bat eta harekin bidaiatzen ari zen 73 urteko emakumezko bat zauritu dira gaur goizaldean, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan biktimak eragin dituen gaurko istripurik adierazgarrienean. Ezbeharra Ortuellan (Bizkaia) gertatu da, bi pertsona horiek bidaiatzen ari ziren ibilgailua errepidetik irten eta semaforo baten kontra jo duenean, N-634 errepidean. Bi biktimak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte anbulantzia banatan. Bestalde, asteburuan hamar gidari atxilotu dituzte, edo ikerketapean geratu dira, bide-segurtasunaren aurkako delituen ondorioz.Istripua gaur, igandea, goizeko lauak eta bostetan gertatu da N-634 errepidean, Ortuellako udal-barrutian, Bilbaorako noranzkoan zirkulatzen ari zen Peugeot 307 turismo bat galtzadatik irten eta semaforo baten kontra jo duenean. Ezbeharrean izandako zaurien ondorioz, bi okupatzaileak, 71 urteko gidaria eta harekin bidaiatzen ari zen 73 urteko emakumezkoa, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Ertzaintzako agenteek trafikoa erregulatu behar izan dute biktimak artatzen zituzten eta ibilgailua galtzadatik kentzen zuten bitartean. Alkoholemia-kontrolen balantzea Asteburu honetan, Ertzaintzak bi gidari atxilotu ditu eta beste zortzi ikerketapean geratu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan edari alkoholdunen edo substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzea leporatuta. Gipuzkoan, pertsona bat atxilotu dute eta hiru geratu dira ikerketapean. Bizkaian, lau gidari geratu dira ikerketapean, eta Araban pertsona bat atxilotu dute eta beste bat geratu da ikerketapean. Asteburu honetan, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu bide-segurtasunaren aurkako delituaren akusaziopean, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzearen ondorioz. Atxiloketak atzo, larunbata, gertatu ziren Laudion (Araba) eta Irunen (Gipuzkoa). Atzo, larunbata, bost gidari geratu ziren ikerketapean udalerri hauetan: Vitoria-Gasteizen, Muskizen, Ermuan, Bilbaon eta Lasarte-Orian. Igandean, hiru gidari geratu dira ikerketapean, Hondarribian, Hernanin eta Irunen. Bi pertsona atxilotu dituzte edo ikerketapean geratu dira trafiko-istripuetan nahastuta izateagatik. Jarraitu Twitter-en @ertzaintzaEJGV
Prentsa bulegoa

Istripua gaur, igandea, goizeko lauak eta bostetan gertatu da N-634 errepidean, Ortuellako udal-barrutian, Bilbaorako noranzkoan zirkulatzen ari zen Peugeot 307 turismo bat  galtzadatik irten eta semaforo baten kontra jo duenean. Ezbeharrean izandako zaurien ondorioz, bi okupatzaileak, 71 urteko gidaria eta harekin bidaiatzen ari zen 73 urteko emakumezkoa, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.
Ertzaintzako agenteek trafikoa erregulatu behar izan dute biktimak artatzen zituzten eta ibilgailua galtzadatik kentzen zuten bitartean.
Alkoholemia-kontrolen balantzea
Asteburu honetan, Ertzaintzak bi gidari atxilotu ditu eta beste zortzi ikerketapean geratu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan edari alkoholdunen edo substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzea leporatuta. Gipuzkoan, pertsona bat atxilotu dute eta hiru geratu dira ikerketapean. Bizkaian, lau gidari geratu dira ikerketapean, eta Araban pertsona bat atxilotu dute eta beste bat geratu da ikerketapean.
Asteburu honetan, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu bide-segurtasunaren aurkako delituaren akusaziopean, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzearen ondorioz. Atxiloketak atzo, larunbata, gertatu ziren Laudion (Araba) eta Irunen (Gipuzkoa).
Atzo, larunbata, bost gidari geratu ziren ikerketapean udalerri hauetan: Vitoria-Gasteizen, Muskizen, Ermuan, Bilbaon eta Lasarte-Orian. Igandean, hiru gidari geratu  dira ikerketapean, Hondarribian, Hernanin eta Irunen.
Bi pertsona atxilotu dituzte edo ikerketapean geratu dira trafiko-istripuetan nahastuta izateagatik.

 

Jarraitu Twitter-en
@ertzaintzaEJGV