2018/05/14
Donostian pertsona bat hil da GI-20 errepidean izandako trafiko-istripu batean
Pertsona bat hil da gaur goizean 08:45ean Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Intxaurrondotik Polloeko tunelera bitartean, gertatu den zirkulazio-istripuan.
Prentsa bulegoa

Ertzaintza ikertzen ari da zein egoeratan irten den errepidetik eta irauli den, dirudienez farola bat jo ondoren, Opel Crossland ibilgailua Bilborako noranzkoan zihoala. Irauli den autoan zihoazen bi bidaiariak harrapatuta geratu dira auto barruan. SOS Deiak zerbitzuak suhiltzaileak eta anbulantziak bidali ditu istripua gertatu den lekura.

Osasun-zerbitzuek istripua izan den lekuan bertan artatu dituzte zaurituak, eta medikuak zaurituetako baten heriotza ziurtatu baino ezin izan du egin. Beste anbulantzia batek Donostia Ospitalera eraman du beste zauritua.

Ertzaintzako agenteek trafikoa arautu dute Bilborako noranzkoan, bertan lanean ari diren zerbitzuek beren lana amaitu bitartean.