2019/08/14
Olaberria, gizonezko bat hil da eta beste bat zauritu da trafiko istripu batean
Gizonezko bat hil da eta beste batek zehaztu gabeko zauriak izan ditu atzo gauean A-636 errepidean, Olaberria udalerrian, izandako trafiko istripuan
Prentsa bulegoa

Istripua atzo, gaueko hamarrak eta laurdenean, gertatu zen A-636 errepidearen eta N-1 errepidearen arteko lotunean, Olaberria udalerrian, eta Donostiarako noranzkoan. Istripuan, KTM Duke motozikleta bat galtzadatik irten eta, gero, trafiko-seinale baten kontra jo zuen.

Ezbehar horren ondorioz motoko gidaria, Tolosako 51 urteko gizonezkoa, hil da eta beste okupatzaileak, Tolosako 50 urteko gizonezkoak, zehaztu gabeko zauriak izan ditu eta Gipuzkoako hiriburuko Donostia Ospitalera eraman dute.

Mediku batek motozalea hilik zegoela egiaztu ondoren, eta eginbide judizialak amaitutakoan, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko.

Istripua gertatu eta berehala, eta herri-lanetako langileek galtzada garbitu arte, trafikoa etenik egon da N-1 errepidearen eta A-636 errepidearen arteko lotunean, Zumarragako noranzkoan.

Agenteek atestatuko lehen eginbideak ireki dituzte, ezbehar lazgarri honen nondik norakoak argitzeko.

Jarrai gaitzazu Twitter-en

@ertzaintzaEJGV