2018/12/01
Gaurtik, larunbatetik, biharko, igandeko, 22:00ak arte, kamioiek Frantzia aldera zirkulatu ahal izango dute
Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak Biriatouko mugatik asteburuetan igarotzerik izaten ez duten garraiolariei jakinarazten die, “txaleko horiak” izeneko mugimenduaren protesten eta trafikoa blokeatzeko astean zehar egin dituzten ekintzen ondorioz garraioan eta horniduran sortu diren arazoak kontuan hartuta, Frantziako agintariek erabaki dutela, salbuespen gisa, 7,5 tonatik gorako ibilgailu astunen zirkulazioa baimentzea une honetatik igandeko, abenduaren 2ko, 22:00ak arte. Jarrai gaitzazu Twitter bidez (@ertzaintzaEJGV)
Prentsa bulegoa